Hitz Adina
Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko 2015ean abiatutako zikloa da. Munduko errealitate
soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu.
Hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat
aurkezten dute. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain
hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egiten dira
2016ko apirilean kurduera hizkuntza ezagutu genuen Birgül Yilmazen eskutik.
Kurduera iraniar hizkuntzen adarreko
hizkuntza Indoeuroparra da. Kurdistan munduko estaturik gabeko
naziorik handienetako bat da eta kurduak eta kurduera hiztunak
hainbat herrialdetan barreiatuta daude. Kurduera hizkuntza-talde
zabala eta anitza da eta aldaera desberdinak hitz egiten dira
eskualdearen arabera, zenbaitetan hizkuntza debekatuta badago
ere. Hitz Adina Mintzon Ipar Kurdistanen hitz egiten den kurmanji aldaera landuko zen
Birgül Yilmaz
hizkuntzalari eta ekintzaile kurdua da. Hizkuntzalaritza eta
ingelera ikasketetan graduatua Londreseko Queen Mary
Unibertsitatean, ondoren soziolinguistikako masterra egin zuen
Londreseko King’s Collegen. Hiri bereko SOAS Unibertsitatean
doktoretza-tesia amaitu berri du. Bertan Ingalaterran bizi diren
Ipar Kurdistango identitateak aztertu ditu. Bere interes gaiak
nazionalismoa, eleaniztasuna, aldaera estandarrak, hizkuntza
ideologiak eta generoa eta hizkuntzak dira, besteak beste.
Horrekin batera, kurduen inguruko hizkuntza-ideologia aztertu du
zenbait artikulutan, baita dialektoen eta aldaera batuarekiko
jarrera eta bi aldaeren arteko harremana ere.