2017(e)ko urtarrilakren 16(a), astelehena

Aragoiera

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko antolatutako zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 

16/17 ikasturtean Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, Ameriketako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landu ziren.

2016ko abenduko saioan aragoiera landu zen. Aragoiera gaur egun Aragoiko iparraldean, Pirinioen eskualdean hain zuzen, hitz egiten den hizkuntza erromantzea da. Esan liteke tarteko hizkuntza aldaera bat dela eta batzuetan hizkuntza beraren batasuna ere zalantzan jartzen da, azpi-aldaera asko baititu. Aragoin bertan legedia oso zabarra eta lausoa izan da hizkuntzarekiko eta 20.000 hiztun baino gutxiago dituela esaten da.

Iris Orosia Campos Bandrés (Zaragoza, 1989) hizkuntza ekintzailearen eskutik ezagutu genuen hizkuntza.

Iris musikako Irakasle Eskolan lizentziatua eta Giza Zientzietan lizentziatua da  Zaragozako unibertsitatean, zeinetan aragoierar Filologia espezializatean irakasle lanetan dabilen. Gaur egun doktoretza egiten ari da UNIZAR-en eta bertan aragoieraren irakaskuntza aztertzen ari da. Aragoieraren irakaskuntza diseinatzeko hainbat egitasmotan hartu du parte, 2013an esaterako El aragonés en el siglo XXI txostena idatzi zuen beste egile batzuekin batera. Idazle oparoa da baita Ambistas/Anvistas dokumentaleko zuzendari eta sortzailea. 

Hitzaldia aragoieraz izan zen.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat