Hitz Adina
Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko antolatutako zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate
soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu,
euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta.
16/17 ikasturtean Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, Ameriketako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landu ziren.
16/17 ikasturtean Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, Ameriketako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landu ziren.
2017ko urtarrileko saioan guernseyera aurkeztu zuen Julia Sallabank adituak.
Guernseyera Mantxako uharteetako bat den Guernsey uhartean hitz egiten den hizkuntza normandiarra da. Irla hauek urteetan zehar mantendu dute Britainiar Koroarekiko autonomia eta hori ere arlo kulturalean nabaritu da: ez dira ez britainiarrak ez frantsesak, baina izan litezke. Gaur egun guernseyera ia ez da irakasten eskoletan eta 5.000 hiztunera ere ez omen da iristen, azken hamarkadan hizkuntzaren aldeko ekimenak abiatu diren arren.
Julia Sallabank Londresko SOAS
Unibertsitateko irakaslea da, hango Hans Rausing Endangered
Language Program-en baitan. Guernsey-koa zuen ama eta hortik
sortu zitzaion gerora hizkuntza ikasi eta aztertzeko gogoa.
Geroztik, guernseyeraren aldeko hamaika ekimenetan jardun da.
Ikerlari bezala, hizkuntza biziberritzea eta hizkuntza plangintza
eta politika ditu ikergai nagusi, bereziki ikuspegi
soziolinguistiko batetik abiatuta. Hizkuntza biziberritzearen
esparrua teorizatu gabe dagoela ebatzita, eremu hori
‘intelektualizatzen’ dihardu. Idazle oparoa da eta iaz “Cambridge
Handbook of Endangered Languages” argitaratu zuen, Peter Austin
adituarekin batera.
Hitzaldia ingelesez izan zen eta euskararako aldi-bereko itzulpen zerbitzua egon zen. Saioak Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren laguntza jaso zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina