Hitz Adina
Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko antolatutako zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate
soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu,
euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta.
16/17 ikasturtean Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, Ameriketako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landu ziren.
2017ko apirileko saioan Asiako hego-ekialdeko hokkienera hizkuntza aurkeztu zuen Sim Tze Wei hizkuntza-ekintzaileak.

Bere garairik onenean hokkienerak
Espainiaren biztanle kopurua baino hiztun gehiago zituen eta
Txinako hego-ekialdeko kostaldean, Taiwanen eta Asiako
hego-ekialdean hitz egiten zen. Geroztik lingua franca bilakatu
da Txinaz gaindiko beste lurralde batzuetan, adibidez, Taiwan,
Singapur eta Malaisiako zenbat hiritan, baina globalizazioa eta
giro politiko txarra tarteko, gainbehera azkarrean doa.
Sim Tze Wei
hizkuntza-ekintzailearen eskutik ezagutu genuen hokkienera. Tze
Wei Malaisiako hizkuntzalaria eta hokkienera hizkuntzaren
mantentzearen aldeko ekintzailea da. Kuala Lunpuren
Telekomunikazio Ingeniaritza ikasitakoa, denborarekin hizkuntzekiko
pasioa garatu eta Londresera aldatu zen, bertan SOAS
unibertsitatean ikasteko.
Geroztik, hizkuntza biziberritzen jarduten du eta Speak Hokkien Campaign
egitasmoaren arduraduna da. Kanpainak hokkieneraren transmisioa
aldarrikatu eta kaleko erabilera bultzatu nahi du. Horretaz
gain, Tze Wei azpidazle eta itzultzailea ere bada, ekialde eta
mendebaldearen arteko (kultura) zubi lanak egin asmoz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina