Hitz Adina 
Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko antolatutako zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate 
soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, 
euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 
16/17 ikasturtean Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, Ameriketako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landu ziren.
2017ko martxoko saioan Erdialdeko Amerikako lenkera hizkuntza aurkeztu zuen Alan King hizkuntzalariak.
16/17 ikasturtean Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, Ameriketako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landu ziren.
2017ko martxoko saioan Erdialdeko Amerikako lenkera hizkuntza aurkeztu zuen Alan King hizkuntzalariak.
Lenkeraren  egoera  
berezia  da,  izan  ere,  egun hiztunik  ez  duela  esan  daiteke.  
Lenka  talde  etnikoek  bizirik  diraute  El  Salvador  eta  Hondurasen,
  baina  hizkuntza  duela  hiru  hamarkada  desagertu  omen  zen.  
Hizkuntzak  hil  ondoren,  ordea,  badaude  hizkuntzak  berpizteko  
ahaleginak  egiten  dituztenak.  Hori  gertatu  zen,  esaterako,  
kornubierarekin.  Hitz  Adina  Mintzok  momentuan  abiatzen  ari  den  lenkeraren  berpizte  prozesua  hurbilduko  digu.
Alan  King (Lancashire,  Ingalaterra,  1954)  hizkuntzalari,  itzultzaile  eta  euskalari  euskaldunak  aurkeztu zuen hizkuntza. 
  Londreseko  Unibertsitatean  euskararen  inguruan  egindako  
tesiarengatik  linguistikan  doktorea  da  King.  Kalifornian  hainbat  
urte  eman  zituen  Euskal  Herrira  etorri  aurretik.  Ordutik  bertan 
 bizi  da,  eta  tarteka  Katalunia,  Gales  eta  El  Salvadorren  ere  
bizitzen  egon  da. Azken honetan  nawatera  hizkuntzaren  
berreskuratzearen  aldeko  mugimenduan  egin  zuen  lan  eta,  hain  
zuzen  ere,  hizkuntza  hori  aurkeztu  zuen  Hitz  Adina  Mintzon
  2015ean.  Hizkuntzen  zale  amorratua  da,  batez  ere  hizkuntza  
gutxituena,  eta  ikerkuntza  itzultzaile  lanarekin  uztartzen  du.  
Azkenaldian  lenkera  hizkuntza  berreraikitzen  eta  berpizten  
dihardu.
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina