2017(e)ko abuztuakren 23(a), asteazkena

Hitz Adina Mintzo

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko garatzen duen zikloa da.
Munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Euskaldunok ondo dakigu zer den hizkuntza gutxitu baten hiztunak izatea. Testuinguru honetatik abiatuz, zikloak munduko hizkuntza aniztasuna balorean jarri eta ezagutarazi nahi du. 

Inaugurazioa:

Oraingoan Hitz Adina Mintzok sei hizkuntza gutxitu hurbilduko dizkigu. Europako frisiera eta kaxubiera, Amerikako kokamera eta txerokiera, zeinu hizkuntza eta esperantoa.

Urtzi Urrutikoetxea kazetari eta idazleak inauguratuko du ikasturtea Zertaz ari gara hizkuntza-normalizazioaz ari garenean? izenburupeko hitzaldiarekin. Irailaren 27an izango da eguerdiko 12:00etan EHUko Elurreta eraikineko gradu aretoan eta 19:00etan Oihanederreko Ortuño aretoan.
 
17/18 ikasturtea, 6 hizkuntza:

Urritik apirilera bitartean beraz, hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkeztuko dute. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira. 

Parte hartze ziurtagiria: 

Saio guztietan (12 ordu) parte hartzen duten pertsonek ZIURTAGIRIA jasoko dute. Horretarako izena eman behar da: hemen.

Hitz Adina Mintzo: 

2015etik hona Europako galiziera, asturiera, aragoiera, katalana, galesera, Irlandako gaelera, gaskoiera eta Guernsey uharteko guernseyera, Amerikako nawatera, quichuera, kaqchikelera, maya yucatekoa eta lenkera, Asiako kurduera eta hokkienera eta Afrikako tamazightera hizkuntzak landu dira.

Beñat Garaio zikloaren gidariak 15/16 ikasturtean zehar landutakoaren birpasa egin zuen Está Pasando en Gasteiz komunikabidean. 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina