Hitz adina mintzo Oihaneder
Euskararen Etxeak Hizkuntza Gutxituak ezagutzeko garatzen duen
zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren
perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa
linguistiko horretan duen tokitik abiatuta.
Horiek horrela,
hilero hizkuntza gutxitu bat aurkezten da eta hizkuntzaren
ezaugarriak, kokapena, egoera soziolinguistikoa eta berezitasunak
hurbiltzeaz gain, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak
garatzen dira. Horrez gain, hizkuntzarekin lotutako ekitaldi
kulturala (kontzertua, proiekzioa…) ere egiten da.
Abiapuntua:
2015eko maiatzean ospatutako Udaberri jaia
(Hizkuntza Gutxituen musika jaialdia) izan zen 2015/2016.
ikasturtean zehar garatuko den zikloaren aurkezpen gutuna. 2016ko
udaberrian ospatuko den II. Udaberri jaian 8 hizkuntza
hurbilduko dizkigun I. zikloari amaiera eman eta hurrengo
ikasturteko zikloa aurkeztuko da.
Zikloa 2015eko irailaren 23an abiatu zen Andoni Barreña (Durango, 1951) eta Séchu Sende
(Padrón, 1972) idazle eta irakasleen eskutik. Bien artean
munduko errealitate linguistikoaren berri emango zuten modu
hurbil, dinamiko eta umoretsuan.
Urritik aurrera hilero hizkuntza bat aurkeztu da, galiziera, nawatera, galesera, asturiera, tamazightera, gaskoiera eta kurduera.
Urritik aurrera hilero hizkuntza bat aurkeztu da, galiziera, nawatera, galesera, asturiera, tamazightera, gaskoiera eta kurduera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina