2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Hitz Adina Mintzo Gasteizko zure etxean, Oihaneder Euskararen Etxean

Hitz adina mintzo Oihaneder Euskararen Etxeak Hizkuntza Gutxituak ezagutzeko garatzen duen zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 
 Horiek horrela, hilero hizkuntza gutxitu bat aurkezten da eta hizkuntzaren ezaugarriak, kokapena, egoera soziolinguistikoa eta berezitasunak hurbiltzeaz gain, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak garatzen dira. Horrez gain, hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturala (kontzertua, proiekzioa…) ere egiten da.

Abiapuntua:
2015eko maiatzean ospatutako Udaberri jaia (Hizkuntza Gutxituen musika jaialdia) izan zen 2015/2016. ikasturtean zehar garatuko den zikloaren aurkezpen gutuna. 2016ko udaberrian ospatuko den II. Udaberri jaian 8 hizkuntza hurbilduko dizkigun I. zikloari amaiera eman eta hurrengo ikasturteko zikloa aurkeztuko da.


Zikloa 2015eko irailaren 23an abiatu zen Andoni Barreña (Durango, 1951) eta Séchu Sende (Padrón, 1972) idazle eta irakasleen eskutik. Bien artean munduko errealitate linguistikoaren berri emango zuten modu hurbil, dinamiko eta umoretsuan.

Urritik aurrera hilero hizkuntza bat aurkeztu da, galiziera, nawatera, galesera, asturiera, tamazightera, gaskoiera eta kurduera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina