2017(e)ko urtarrilaren 16(a), astelehena

Katalana

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko antolatutako zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 

16/17 ikasturtean Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, Ameriketako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landu ziren.

2016ko azaroan katalana landu zen. Katalana mediterraneoaren hegoaldean hitz egiten den hizkuntza erromantzea da, Aragoiko Koroaren loraldiarekin batera Europan bere lekua egin zuena. Geroztik, hizkuntza-komunitate katalan anitzak hainbat egoera eta sasoi ezberdin ezagutu ditu, eta gaur egun ere oso ezberdina da katalana hitz egiten den toki guztietan hizkuntzak duen babesa eta osasuna.

Gasteizen euskara irakasle lanetan diharduen Jordi Serra Geli (1976, Girona) eta katalana ikasi duen Pello Ramirez de la Piscina izan genituen gonbidatu.

Jordi Serra Geli (1976, Girona) gaztetan batxilergoa egiten zebilela, euskara aurkitu zuen irakurraldietako batean eta ikastea erabaki zuen; harrez geroztik hura ikasten ibili da han-hemenka, baina batez ere Bizkaian. Batxilergoa amaituta, filologia klasikoa egiten hasi zen, Bartzelonan, eta amaitu zuenean Euskal Herrira bizitzera etortzea erabaki zuen. 2001an heldu zen Gasteizera, eta ordutik Gasteizen jarraitu du gaur egunera arte. Ogibidez euskara irakaslea da, IKA euskaltegian, eta denbora duenean  hizkuntza eta literatura katalanak ikasteari ekiten dio, UOC-en bidez. 

Pello Ramirez de la Piscina euskara irakaslea da baita ere eta pasa dira urteak katalana ikasten hasi zenetik.

Gaur egun, beste hainbat lagunekin batera astero elkartzen dira Gasteizko taberna batean katalanez mintzatzeko. 

Hona hemen hitzaldia bideoan:

 

 
 
 

 

 

 

 

2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

Quichuera, kaqchikelera eta maya yucatekoa

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko antolatutako zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 

16/17 ikasturtean Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, Ameriketako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landu ziren.

2016ko urrian Ameriketako hizkuntzen saioan Garabideren Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluko hainbat partaide izan genituen gonbidatu.

Zehazki, Ekuadorreko Otavalo herriko María Venancia Yamberla Moránek Argentina, Txile, Bolivia, Ekuador eta Perun hitz egiten den quichueraz mintzatuko zen. Maria Wiñay Kawsay astekariko zuzendaria da.

Alba Velasquez bere aldetik kaqchikelera hiztuna da, Guatemalako maya hizkuntzetako bat. Iximche hirian bizi da eta bertako Ixmukane eskolako zuzendaria da.

Horrez gain, José Ángel Koyocen eskutik Maya yucatekoa ezagutu genen, Mesoamerikan mintzo den maya aldaeretako bat.  Jose Ángel Mexikoko Yucatán estatuko Halachóko herrikoa da eta Radio Yúuyum irrati mayako kidea.
Jarraian Ameriketako quichuera, kaqchikelera eta maya yucatekoaren aurkezpena ikusgai:






2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

Nola akatzen dira hizkuntzak

16/17 ikasturteko egitaraua EHUko Letren Fakultatean eta Oihanederren aurkeztu zen irailaren 21ean. 

Egitaraua aurkeztearekin batera Carme Junyent hizkuntzalari katalanak “Nola akatzen dira hizkuntzak” hitzaldia eman zuen Junyentek ziurtatu zuenez “hizkuntza baten heriotza ez da sekula ematen arrazoi linguistikoengatik, hilketa bat da”. Hizkuntza ordezkapen edo heriotzaren prozesuek dituzten hiru faseak izan zituen hizpide katalanak; komunitatea elebidun bihurtzea, transmisioa etetea eta hizkuntzaren heriotza, alegia. “Gizartearen elebitasuna ezinbestekoa da hizkuntza baten heriotza prozesuan” azpimarratu zuen. Adituak emandako datuen arabera, munduko hizkuntzen %40 lehen fasean dago. Beste % 40 jada ez da transmititzen eta hizkuntzen %10 azken hiztunak baino ez dituzte. “Gizadiaren sorreratik hona 100.000 hizkuntza hitz egin dira munduan. Egun 6000-7000 artean daude bizirik eta horietatik erdia baino gutxiago helduko da 22. mendera” gaineratu zuen.

Hitz Adina Mintzoko 2016-2017 ikasturteko saio guztietan (12 ordu) parte hartzen duten pertsonek ZIURTAGIRIA jasoko dute. Horretarako izena eman behar da: hemen.

Hona hemen 2016-2017 ikasturteko aurkezpenean Carme Junyentek esandakoa jasotzen duten bideoak:  









2016(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

Gaskoiera

Hitz Adina Mintzo Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko garatzen duen zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 
Horiek horrela, hilero hizkuntza gutxitu bat aurkezten da eta hizkuntzaren ezaugarriak, kokapena, egoera soziolinguistikoa eta berezitasunak hurbiltzeaz gain, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak garatzen dira. Horrez gain, hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturala (kontzertua, proiekzioa…) ere egiten da.

15/16 ikasturtea 2015eko irailean aurkeztu zen Andoni Barreña eta Séchu Senderen eskutik eta galiziera izan zen landutako lehen hizkuntza, urrian. Azaroan El Salvadorreko nawatera landu zen, abenduan galesera, urtarrilean asturiera eta otsailean tamazightera.

2016ko martxoan gaskoieraren txanda izan zen, hizkuntza-talde okzitaniarren barnean dagoen aldaera. Bereziki Frantziako Pirineo aldeko eskualdean hitz egiten da, Euskal Herriko zenbait txokotan barne eta Araneko bailaran hitz egiten den aldaerarekin harreman zuzena du. 
Euskal eta gaskoi hiztuna den Franck Dolosor kazetariak aurkeztu zuen hizkuntza.  Ekitaldi kulturalean  Jean Baudoin eta Andoni Ezeiza musikariek Gaskoniako doinu, erritmo eta musika-tresnetan oinarritutako ibilbidea egin zuten.
Jarraian gaskoieraren aurkezpena dago ikusgai:
 


  

  

Tamazightera

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko garatzen duen zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 
Horiek horrela, hilero hizkuntza gutxitu bat aurkezten da eta hizkuntzaren ezaugarriak, kokapena, egoera soziolinguistikoa eta berezitasunak hurbiltzeaz gain, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak garatzen dira. Horrez gain, hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturala (kontzertua, proiekzioa…) ere egiten da.

Zikloa irailean aurkeztu zen Andoni Barreña eta Séchu Senderen eskutik eta galiziera izan zen aurkeztutako lehen hizkuntza, urrian. Azaroan El Salvadorreko nawatera landu zen, abenduan galesera eta urtarrilean asturiera. 

2016ko otsailean tamazighteraren txanda izan zen. Tamazightera herri amazightaren hizkuntza da, bereber bezala ezagunagoak. Afrika ipar-mendebaldeko herri honek hainbat hizkuntza ditu eta tamazightera da horietako bat 3.600.000 ingururekin.  
El Kaissa Ould Braham idazle eta itzultzaileak aurkeztu zuen hizkuntza. Ekitaldi kulturalean Arrhash (Pozoia) dokumentala proiektatu zen, Rif-eko gudari buruzko lana.  
Jarraian tamazighteraren aurkezpena dago ikusgai:


 

2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

Asturiera

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko garatzen duen zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 

Horiek horrela, hilero hizkuntza gutxitu bat aurkezten da eta hizkuntzaren ezaugarriak, kokapena, egoera soziolinguistikoa eta berezitasunak hurbiltzeaz gain, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak garatzen dira. Horrez gain, hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturala (kontzertua, proiekzioa…) ere egiten da.

Zikloa irailean aurkeztu zen Andoni Barreña eta Séchu Senderen eskutik eta galiziera izan zen aurkeztutako lehen hizkuntza, urrian. Azaroan El Salvadorreko nawatera landu zen eta abenduan galesera.

2016ko urtarrilean asturieraren txanda izan zen. Asturiera asturleonera hizkuntza-taldearen mintzorik hedatuena da. Gaur egun, batez ere Asturiasen hitz egiten da eta 300.000 hiztun inguru ditu. Academia de la Llingua Asturianak araututa, sasi-ofizialtasun batean oinarritutako lege babesa du. Hori dela eta bertako hainbat eragile buru-belarri ari dira ofizialtasunaren aldeko aldarrikapenarekin.

Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturiana (XDLA) mugimenduko Anxel del Río eta  Iniciativa pol Asturianuko Inaciu Galán y Gonzalezek aurkeztu zuten hizkuntza. Hurrengo egunean  Corzobeyos folk talde asturiarrak kontzertua eskaini zuen.

Jarraian asturieraren aurkezpenaren inguruko bideoak daude ikusgai:















2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

Galesera

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak hizkuntza gutxituak ezagutzeko antolatu duen zikloa da. Egitasmoak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea du helburu, euskarak mapa linguistiko horretan duen tokitik abiatuta. 
Horiek horrela, hilero hizkuntza gutxitu bat aurkezten da eta hizkuntzaren ezaugarriak, kokapena, egoera soziolinguistikoa eta berezitasunak hurbiltzeaz gain, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak garatzeno dira. Horrez gain, hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturala (kontzertua, proiekzioa…) ere egoten da.

2016ko abenduaren 15ean galeseraren txanda izan zen eta  Patrick Carlin izan genuen gurean, Caerdydd-eko Unibertsitateko Galesera Eskolako kidea. 
Hurrengo egunean Gai Toms-en kontzertua izan genuen, baita Crescendo abesbatza gasteiztarraren erakustaldia.

Hementxe dituzue lehenengo eguneko bideoak: